XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMA BEGIRA ZAZU LEIHOTIK...

67. orrialdea:

ANTZERKIRA GOAZ!

Urtean behin, gutxienez, gure haurrek antzerkia ikusi behar dute.

Orrialde hau egun horretarako da.

Antzerkia ikusi aurretik, haurrak girotu egin behar ditugu, gero antzerkia estima dezaten.

Saioa ikusi ondoren, haur bakoitzak bere fitxa osatuko du eta gero elkarrizketa sortuko dugu.

GAITASUNAK: Behaketa, pertzepzioa, iritzia, erreflexioa.

EDUKINAK:

Kontzeptuak: Antzerkia/Txotxongiloa, antzerki taldea, antzezlana, aktoreak, gaia, argiak, iritzia.

Prozedurak: Antzerkia ikusi, eta ondoren ikusitakoari buruz iritzia eman eta eztabaidatu.

Jarrerak: Besteen lana baloratu.

Adierazpen askatasuna.